Haurrak gurasoekin egoteko txokoa jarriko da martxan

2015 / 10 / 22

2015-10-22 11.07.05Gurasoek 2-6 urte bitarteko haurrekin egoteko txoko bat jarriko da martxan frontoiko dantza lokalean urriaren 22tik aurrera udaberrira arte.
Ordutegia eta egutegia:

  • Asteartetan eta ostegunetan,  16:30etik 18:30era.
  • Ostiraletan, 16:30etatik 20:00ak arte.

Bertan koltxonetak eta jostailu batzuk ere egongo dira, baina haurrek beraien jostailuak eramatea gomendatzen da.
Ez da zaintzailerik egongo, horregatik, ixterakoan gauzak txukun eta jasota uztea eskatzen da.