Haurrak gurasoekin egoteko txokoa jarriko da martxan

2015 / 03 / 20

Azaroan egin zen Eskohitza prozesuan guraso talde batek familientzako txoko bat egokitzeko eskaera egin zuen. Udala eta guraso talde batek landutako egitasmoaren baitan, frogaldi bat egitea erabaki da, mantxoan hasi eta maiatzera arte iraungo duena.

Martxoaren 23tik aurrera gurasoak 2-6 urte bitarteko haurrekin egoteko txoko bat jarriko da martxan pilotalekuko dantza lokalean,  astelehenetik ostegunera bitartean, 16:30etik 18:30era.  Bertan koltxonetak eta jostailu gutxi batzuk egongo dira, horregatik, haurrek beraien jostailuak eramatea gomendatzen da.

Frogaldia bukatutakoan, egitasmoaren balorazioa egingo da.