Haurren danborrada antolatzeko bilera

2017 / 04 / 05

Urtero bezala, heldu da aurten ere Haurren Danborrada antolatzeko garaia, eta horretarako, datorren astelehenean, apirilak 10, arratsaldeko 18:00etan, bilera bat egingo da Kultur Etxean aurtengoa prestatzen hasteko.

Antolaketan lagundu nahi duten guztiak etor daitezke bilerara edo izena eman Kultur Etxean. Orain arte egon den guraso taldea erreleboa eskatzen dabil, beraz, boluntarioak behar dira talde indartsu bat osatzeko, azken finean, denon laguntzarik gabe ezingo da danborradarik egin-eta.
Laguntzeak ez du derrigorrez esan gura denbora asko kenduko digunik, izan ere, egitekorik gehienak haurren entsaioak irauten duen bitartean egiteko modukoak baitira.
Entsaioak ekainaren astelehen eta asteazkenetan izango dira, 18:00etan.