Herriko jaiak antolatzeko bilera

2018 / 02 / 27

Zer antolatu behar dugu jaietan? Zer ekarriko dugu umeentzat? Zer gustatzen zaizue gazteoi? Zer proposatzen duzue nagusiok?

Datorren astelehenean, martxoak 5,  arratsaldeko 18:00etan jaiak prestatzen hasteko bilera egingo dugu kultur etxean, batez ere, programaren eta kontratazioen lerro nagusiak aztertuko ditugu, aurkeztutako proposamenak ikusi eta erabakiak hartzen joango gara.

Garrantzitsua da eskoriatzarren iritzia ezagutzea jaiak gehienon gustukoak izateko. Ezin bazara etorri, baina ikuskizunen bat proposatzea nahi baduzu edo komentarioaren bat edo iradokizunen bat egin nahi, posta elektronikoz edo whatsappez egin dezakezu.

Posta elektronikoa: kultura@eskoriatza.eus; WhastsAppa: 650 49 51 66

Animatu eta parte hartu!