Herritarren partaidetzarako erakunde arteko espaziora atxikimendua

2017 / 01 / 26

Gipuzkoako Foru Aldundiak Lurralde Historikoko Herritarren partaidetzarako erakunde arteko espazio bat sortzeari buruzko Foru Dekretua onartu du, bere bigarren artikuluan zehazten duen moduan ondorengo helburuekin:

  1. Sare bat edo erakunde arteko topaketa espazio bat eratzea Lurralde Historikoko maila anitzeko gobernuen ikuspegitik, batik bat, foru gobernuaren eta tokiko gobernuen ikuspegitik, eta horren helburua herritarren partaidetzarako politikak sustatzea izango da, herritarren eta erakundeen arteko erlazioak araudiak eta ordenantzak onartzeko eta herritarren partaidetzarako metodologiak, prozesuak eta tresnak martxan jartzeko.
  2. Herritarren Partaidetzako alorrean Foru Aldundiaren diru laguntzen politika zehazten laguntzeko tresna izatea.
  3. Prestakuntza programak eta jardunaldi espezializatuak sustatzea, baldin eta zeharkako alor honetan eskuduntzak dituzten kargu publiko adierazgarrien eskumen instituzionalak indartzen badituzte eta herritarren partaidetzaren alorreko foru eta udal zuzendari eta teknikarien gaitasun profesionalak garatzen badituzte.
  4. Udal honen nahia Espazio horren parte izatea izanik Osoko Batzarrari proposatzen zaio atxikimen adierazpen hau onartzea. Halaber, Foru Dekretuak bere Hirugarren Xedapen Gehigarrian zehaztu moduan, atxikimen honek bere gain konpromiso hartzea eskatzen dio.
  5. Herritarren Partaidetzako alorrean Foru Aldundiaren diru laguntzen politika zehazten laguntzeko tresna izatea.
  6. Prestakuntza programak eta jardunaldi espezializatuak sustatzea, baldin eta zeharkako alor honetan eskuduntzak dituzten kargu publiko adierazgarrien eskumen instituzionalak indartzen badituzte eta herritarren partaidetzaren alorreko foru eta udal zuzendari eta teknikarien gaitasun profesionalak garatzen badituzte.

Eskoriatzako Udalbatzak, urtarrilaren 24an egindako osoko bilkuran gaia aztertu eta aho batez honako hau onartu zuen:

  1. Eskoriatzako Udala Foru Dekretuak sortzen duen Gipuzkoako Lurralde Historikoko Herritarren partaidetzarako erakunde arteko Espazioari atxikitzea.
  2. Foru Dekretuak bere Hirugarren Xedapen Gehigarriaren arabera zehaztutako konpromisoak beregain hartzea.
    1. Arlo politikoan nahiz teknikoan modu aktiboan parte hartzea Espazioko organo edo egituretan esleitutako pertsonen bitartez.
    2. Espazioaren funtzionamendua sustatzea, proposamenen eta ekimenen bitartez.
    3. Foru Aldundiak, tokiko erakundeen mesedetan, sustatuko dituen herritarren partaidetza arloko dirulaguntzen lerroei buruzko iritziak definitzeko eta zehazteko prozesuetan parte hartzea eta eztabaidatzea, betiere Espazioko organo edo egitura eskudunen bitartez.
    4. Proposatzea partaidetzarako programa zehatzak, prestakuntza programak, topaketak, mintegiak eta prestakuntzako beste hainbat jarduera, Espazioko organo edo egitura eskudunek eztabaidatu eta onartu ditzaten.
    5. Gida metodologikoak eta herritarren partaidetzarako onuragarriak izango diren beste edozein baliabide edo tresna proposatzea, bereziki partaidetzazko aurrekontuen ereduak eta estrategiak diseinatzea.
    6. Espazioan ezartzea partaidetza alorreko praktika onak, bertan parte hartuko duten erakundeen ezagutza handitzeko eta herritarren partaidetzako foru, udal eta tokiko erakundeen politikak hobetzeko.
    7. Espazioaren aurrekontuak ezagutzea eta, behar bada, gai horren inguruan eztabaidatzea organo edo egitura eskudunen bitartez.
    8. Partaidetza alorrean Foru Aldundiak burutuko dituen laguntza tekniko eta lankidetzako prozesuetan udalei eta tokiko erakundeei laguntza ematea, arazoak edo gai irekiak behar bezala identifikatzeko, erregelamendu nahiz ordenantzatipoak eta proposatutako gida metodologikoak sustatzeko, eta herritarren partaidetzako tokiko politikak hobetzera bideratutako Espazioaren beste edozein ekimen bultzatzeko.
    9. Espazioa dinamizatzea egungo egituren bidez, eta foro teknikoak koordinatzea, hala behar bada.
  3. Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernantzako eta Gizartearekiko Komunikazioko Departamentuko Herritarren Partaidetzarako Zuzendaritzari erabaki honen berri ematea.