Hiriburuetako alkateak Eskoriatzan

2016 / 03 / 11

5alkate

Mondragon Unibertsitateak gonbidatuta atzo, martxoak 10, Euskal Herriko 5 hiriburutako alkateak Eskoriatzan egon ziren. Batu zituen arrazoia, hiriburuetako alkate euskaldunak izatea. Iruñako Joseba Asiron, Gasteizko Gorka Urtaran, Donostiako Eneko Goia, Mauleko Mixel Etxebest eta Bilboko Juan Mari Aburto giro ezin hobean aritu ziren Huhezi fakultateko kaperan.

Bost alkateek azpimarratu zuten euskararen aro berria hirietan dagoela eta ezagutzatik erabilerarako bidea egitea ezinbestekoa dela. Atzoko ekitaldiak euskarari prestigioa emateaz gainera, euskararen aldeko lanean elkarlan bideak uztartzeko ere balio behar duela aitortu zuten alkateek.