Hitzaldia. Eraldaketa norberaren etxean hasten da

2018 / 04 / 13

Gauzak ez dira aldatzen gutariko bakoitzak aldaketa txikiak egiten ez baditu. Horretarako, norbera bere esparru pribatutik has daiteke gauza batzuk egiten: aldaketak egiten.

Hitzaldi honetan, batetik, Fiare banku etikoak zelan funtzionatzen duen azalduko digute; bestetik, Izarkom telekomunikazio operadorea ezagutzera emango zaigu; eta azkenik, Goienerreko ordezkariak, energia berriztagarrien gainean hitz egingo digu.

Hiru talde horietako ordezkariek, aldaketek ekar diezazkiguketen onura pertsonal nahiz kolektiboen berri emango digute, eta aldaketak zelan egin azalduko digute, erreza da eta!

  • Izarkom: Euskal Herriko Telekomunikazio Operadore kooperatiba
  • Fiare: banketxe etiko eta kooperatiboa
  • Goiener: Energia berriztagarriaren sorkuntza eta erosle kooperatiba.

Eguna: apirilak 17, asteartea

Ordua: 18:30

Lekua: Eskoriatzako kultur etxea

Hizkuntza: euskera