Hondakinak ondo ateratzeko eskaera

2014 / 10 / 31

Urte erdi pasatu da, Eskoriatzan zabor bilketa sistema aldatu zenetik. Sei hilabete hauetan, herritarren gehiengoa ondo moldatu da sistema berrira. Hala ere, badago oraindik  egokitu nahi ez duenik ere. Horrela, nahastutako hondakinez betetako zabor poltsak agertzen dira zenbait esekitokitan.
20140929_152140
Hondakinak txarto atera dituzten esekitokiei dagozkien atarteei mezu bat bidali zaie, gaizki egiten dutela esanaz eta beraien jarduera zuzentzera gonbidatuz.  Bestalde, atarte hauetan ondo egiten ari diren bizilagunak eta gainontzeko atarteak zoriondu nahi dira, txukun egiten dutelako.

Denbora guzti hau pasatuta, egokitzapen epea bukatu dela ulertzen dugu eta gaizki utzitako poltsak jasotzeko maiztasuna jaitsi egin da, eta aurrerantzea ez dira egunero jasoko. Beraz, herria txukun matentzea denon ardura delako, jokatu gizalegez.