Hondakinen bilketaren lehenengo sei hilabeteko datuen aurkezpena

2014 / 11 / 14

DENON ARDURA DELAKO

 

Apirilean atez ateko hondakinen bilketa sistema martxan jarri zenetik zazpi hilabete pasatu dira. Aurreko urteetako datuekin konparatuta gaikako bilketak hobekuntza nabarmena izan du.

Edukiontzi bidezko sistemak lortzen zituen %40 ingurutik %80a gaika jasotzera pasatu baita, bikoiztu egin da.

Denbora hau pasatuta, egokitzapen epea bukatutzat eman eta Udalak zenbait erabaki hartu ditu, eta horien berri emango da datorren astean egingo den bileran:

  • Eguna: 2014ko azaroaren 18a, asteartea
  • Ordua: 18:30
  • Lekua: Ibarraundi museoa