Hondakinen herri galdeketa egiteko prozedura onartuta

2015 / 10 / 23

Udaltzak, 2015eko urriaren 20an egindako bilkuran, aho batez onartu du herri galdeketak egiteko prozedura orokorra.

Webgune honetan jakinarazi genuenez, udalbatzak 2015eko irailaren 22an onartu zuen hondakinak selektiboki biltzeko sistema aukeratzeko herri galdeketa egitea.

Hori horrela, orain onartutako prozedura orokorra hondakinak biltzeko sistema aukeratzeko herri galdeketari aplikatuko zaio, eta hauek izango dira alderdi esanguratsuenak:

  • Errolda: Bozkatzeko eskubidea izango dute galdeketa egunean 18 urte beteta dituztenak, betiere, Eskoriatzan erroldatuta baldin badaude 2015/09/22 egunaz aurretik (data hori herri galdeketa egiteko erabakia hartu zenekoa da).
  • Eguna: Bozketa igande edo jaiegun baten egingo da, 9:00 – 20:00 bitartean.
  • Tokia: Bozkatzeko mahaiak 4 izango dira eta Kultur Etxean egongo dira.
  • Mahaiak: Mahai bakoitza 3 lagunek osatuko dute. Mahaiburua langile publiko bat izango da eta mahaikideak boluntario aurkeztutako herritarren artean zozketa eginez aukeratuko dira.

Prozeduraren xehetasun guztiak, webgune honetan kontsultatu daitezke. (PDF)