Hondakinen informazio bulegoa aurrerantzean udaletxean

2017 / 01 / 23

Orain arte Ibarraundi Museoan eskaini izan da Eskoriatzako Hondakinen Informazio Bulegoko aurrez-aurreko arreta zerbitzua, baina aurtengo otsailaren 1etik aurrera lekuz aldatuko da.

Hortik aurrera, edozein gertakari, arazo edo zalantza izan ezkero edo informazioa behar izan ezkero, Eskoriatzako Udaletxera jo beharko da Obra eta Zerbitzuak Sailera , astegunetan 9:00etatik 14:30era bitartean.

Horrez gain, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara, 943 50 47 21 telefonora ere deitu ahal izango da.