Igande honetan, Eskoriatzan, Zazpi senideko antzezlanaren estreinaldia Hego Euskal Herrian.

2018ko martxoak 13

Ander Lipusen zuzendaritzapean, Ximun Fuchs eta Manex Fuchs izango dira Zaldibar antzokiko eszenatokian anaitasun sentimenduari buruzko “Zazpi senideko” lana antzezteko.

Obraren izenburuak adierazten duen bezala, zazpi istorio dira, gai baten ingurukoak, anaitasun sentimendua, zazpi artista euskaldunek idatzitakoak: Lander Garrok, Gaizka Sarasolak, Lorentxa Beyriek, Aitzaro Aranok, Argi Perurenak, Unai Iturriagak eta Eñat Castagnetek.

Lana martxoaren 8an estreinatu zen Ipar Euskal Herrian, Larzabalen, eta lortutako arrakastarengatik, bi emanaldi egin behar izan ziren. Hego Euskal Herrian Eskoriatzan izango da lehen emanaldia, igande honetan, martxoak 18, arratsaldeko 19:00etan, Zaldibar antzokian.

Anaitasunarena, txikitatik eraikitako labirintoa da, ihesbiderik gabekoa, lotura definitibo bat. Odolekoak ala biziak eskainitakoak, senideak norbanakoa osatzen du. Baina nola aritu anaia, ahizpa, neba edo arreba ebatsia izan zaigunean? Presondegiak, auto istripuak edo gaixotasunak bete ezinezko hutsunea sentiarazten duenean, nola dirau gurea dugun GU horrek bizirik?

Bi aktore. Bi anaia. Eta zazpi istorio antzerkira ekarriak

Yo tengo tantos hermanos,
que no los puedo contar,
en el valle, la montaña,
en la pampa y en el mar.

Cada cual con sus trabajos,
con sus sueños cada cual,
con la esperanza delante,
con los recuerdos, detrás.

Yo tengo tantos hermanos,
que no los puedo contar.

Atahualpa Yupanqui

Gara.- albistea eta kritika

Berria.