Igerilekua itxita

2017 / 11 / 20

Manuel Muñoz kiroldegiko barruko igerilekuan  arazo tekniko bat gertatu da berriro, eta igerilekua gaur goizean itxi egin behar izan dugu.

Konponketa lanetan dihardute orain teknikariek eta arratsaldean igerilekua normaltasunez zabalduko dela aurreikusten dute.

Kiroldegiko gainontzeko instalazioak (sauna, gimnasioa…) zabalik daude ohiko ordutegian.

Barkatu eragozpenak.