III Udaberriko Gaztekonkis

2017 / 03 / 20

Eskoriatzako eta Aretxabaletako gaztelekuek Aste Santuko lehen egunetarako prestatu duten aisialdi egitasmoa da honakoa. 12 eta 17 urte bitarteko nerabeei zuzentzen zaie. Aurtengoa, III edizioa izango da.

Hona hemen egitaraua:

Apirilaren 10a, Gaztekonkis mendian

Ordutegia: 10:00-18:00

Egun guztiko mendi irteera bat antolatu dute Urkulun zehar. Ibilbidean froga mordo bat izango dituzte.

Apirilaren 11, Aretxabaletan Gaztetxef

Ordutegia 11:00-17:00

Egun honetako ekintza nagusia ginkana bat izango da eta froga desberdinen bidez bazkarirako osagai eta tresnak lortzen joango dira parte hartzaileak.

Ondoren Iturrigorri frontoian bazkaria prestatuko dute eta bertan bazkalduko dute. Bazkaldu ondoren, argazki emanaldi batekin amaituko da lehiaketa.

Gaztekonkisean parte hartzeko gutxienez 5 eta gehienez 6 pertsonako taldeak behar dira. Talde mistoei puntuazio handiagoa emango zaie.

3 sari banatuko dira:

     1. Talde irabazlearentzat: Hontza Extrem abentura parkera joateko sarrerak eta afaria.

     2. Bigarren geratzen den taldearentzat Baskonia ikustera joateko sarrerak

     3. Talde eredugarriarentzat: afaria.

Izena emateko epea zabalik egongo da martxoaren 20tik apirilaren 2ra arte eta internet bidez emango da helbide honetan edo gaztelekuetan