IMSERSOko bidaietarako izena emateko epea zabalik

2017 / 05 / 17

Dagoeneko zabalik dago IMSERSOko bidaietarako izena emateko epea. Aurreko urteetatik izena emanda dutenek ez dute berriz eman beharrik, 2017-2018ko informazioa etxera helduko baitzaie.

Izena emateko bi modu daude: internet bidez, IMSERSOko web orrian edo gizarte zerbitzuetan dauden inprimakiak betez. IMSERSOk internet bidez egitera animatzen ditu herritarrak, askoz azkarragoa eta erosoagoa delako. Izena emateko azkenengo eguna ekainaren 7a da.

Informazioa gehiago

943 71 31 36 (Udaleko Gizarte Zerbitzuak)
901 109 899 (Imserso)
Imsersoko web orrian