Inauterietako mozorro lehiaketaren inguruko bilera

2017 / 01 / 13

Urtero bezala, aurten ere inauterietan mozorro desfilea eta lehiaketa izango dira. Kontuan izanik parte hartzaileen eta ikusleen artean sortzen duten interesa eta ikusmina, azken urteetan aldaketak egin dira batean zein bestean herritarrek espero eta nahi dutenari ahal den neurrian erantzuteko.

Desfilearen antolaketa (ibilbidea, ordua, parte hartzaileen hurrenkera…) zein lehiaketaren oinarriak (kategoriak, sariak, balorazio irizpideak, epaimahaikideak…) hobetzeko asmoarekin, bilera bat egingo da datorren ostegunean, urtarrilak 19, arratsaldeko 20:00etan, kultur etxeko lehenengo solairuan, eta bertara gonbidatuta daude etortzea gura duten guztiak.