Instant1ean egitasmoa

2017 / 03 / 08

Zer da Instant1ean?  Egitasmoa Foru Aldundiko Gazteria zuzendaritzak eta Gipuzkoako hainbat udalek bultzatu dute elkarlanean.
Instant batean proiektuaren azken helburua da gazteok teknologiaren erabilerari dagozkion portaera eta jarrera egokiak barneratzea, Interneten ondo nola jokatu ikasi, eta sarean eskubideak eta betebeharrak zein diren argitzea.
Programa 12-17 urte arteko adina duten gazteentzat da.

Ze asmo ditu proiektua?

Nerabeekin lan egiten duen edo hauekin harremana duen pertsona orori eskura jarri nahi dio gaiari buruz baliagarria izan daitekeen informazio guztia: adibidez, nerabeek sarean izan beharreko portaera egokiak, irudiei buruzko aholkuak, sarean topa ditzaketen arriskuak eta beren eskubideak eta betebeharrak.
Nerabeek jarrera kritikoa eta gogoetatsua izatea nahi dugu: azken batean gizartean adostutako jokabideak eta arauak sarean ere errespetatzea, giza eskubideak sarean ere zaintzen ikastea”

Programaren osagaiak

Programak hainbat alderdi ditu: gaiari buruzko tailerrak, hitzaldiak eta lehiaketa. Ekintzak ez dira nerabeentzat soilik landuko, gurasoentzat ere zabalduko dira. Kanpaina honetan, ikastetxeak, gaztelekuak, Guraso Foroak eta Udalak hartuko dute parte, eta ekintzak herriko leku desberdinetan egingo dira.

Instant1ean programak 2 atal izango ditu:
1.- Formazio edo gogoeta
2.- Lehiaketa

FORMAZIOA

Martxoak 11-12: Tailerrak gaztelekuan. argazki, bideo emanaldi eta identitate digitalaren inguruko hausnarketak, sare sozialetako pribatitasuna landuko dira nerabeekin. Arratsaldeko 18:00tik aurrera.

Martxoak 15: Jon Garcia Youtuberrak bere esperientzia tartekatuko du eta bizitza pertsonalaren pribatitasuna mantentzeari emango dio garrantzia. Almen eta Kurtzebarrin hitzaldiak emango ditu DBHko ikasleentzat.

Martxoak 16: Sare sozialen inguruko tailerra gurasoei zuzenduta.
Facebook, Instagram, Snatchat… sare sozial hauek zer diren, nola alta eman eta nola erabiltzen diren azalduko zaie gurasoei.
Lekua eta ordua: Kultur etxean 18:00etan

Martxoak 18: argazkiak txukuntzen ikasteko tailerra: filtroak, argiak…
Nerabeei zuzendutako tailerra izango da, filtroak, argiak… nola sartu argazkietan.

Apirilak 4: internet eta arriskuak. Erabiltzerakoan segurtasun neurriak nola hartu. Gurasoei zuzendutako hitzaldia.

INSTANT1EAN LEHIAKETA

Gipuzkoa mailako lehiaketa bat da. 12-17 urte bitarteko nerabeei zuzenduta. Lehiaketaren xedea da ikus-entzunezko produkzioen bidez erakustea neska eta mutilek badakitela teknologia modu postiboan erabiltzen.

Instagram-eko argazki lehiaketa bat da, eta parte-hartze positiboa, originaltasuna eta balio onak sustatzeaz gain, nerabeak inplikatzea lortu nahi du. Lehiaketaren traolak #instant1ean , #sareanONdo, #eskoitzakogaztelekua.

INSTANT1EAN Lehiaketarako Gaztelekuak 2 ekintza antolatu ditu, lehiaketarako argazkiak ateratzeko:
Martxoak 25: Gaztelekuak antolatutako Argazki Rallya. 18:00etan.
Apirilak 25-26: Hi Selphie lehiaketa gaztelekuak antolatuta. 18:00etatik aurrera
Lehiaketa maiatzaren 7an amaituko da. Eskoriatzako argazki eta bideo onenek ere izango dute saria.

Zein da saria?

Argazkiak

  • 2 pertsonentzako bidaia Menorkara, Gazte Oporraldiak programaren barruan.
  • 250 euro-ko txartelagailuetan gastatzeko.
  • 150 euro-ko txartela gailuetan gastatzeko.
  • Epaimahaiaren bi aipamen berezi:50 euroko baleak.
  • Eskoriatzako saria: afari bat argazki eta bideo onenari.

Bideoa

  • Bideo onenari saria. 250 euro-ko txartela gailuetan gastatzeko.

Lehiaketan zehar, gainera, zozketak izango dira parte-hartzaile guztien artean.
Sari-banaketa/Topaketa!! Tabakaleran egingo da ekainaren 3an, gazte guztiei zabalik.