Iraileko ohiko plenoa

2015 / 09 / 18
  • Eguna: Irailaren 22a, asteartea
  • Ordua: 18:30
  • Lekua: Udaletxeko pleno aretoa

Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:

  1. Aurreko bilkuretako aktak onartzea.
  2. Auzo alkate izendatutakoek kargua onartzea.
  3. Alkatearen adierazpenak.
  4. Hondakinak selektiboki biltzeko sistema aukeratzeko herri galdeketa egiteko erabakia.
  5. Aurrekontu Exekuzio Arauaren 8. artikulua aldatzeko hasierako onarpena.
  6. Kreditu aldaketaren (kreditu transferentzia bidez) 10. espedientea onartzea eta diru laguntza osagarria ematea “Goitibeheren Apotzagako jaitsiera 2015” jarduerari.
  7. Onartutako eskubideei baja ematea.
  8. Alkatetzari izendatutako ordainsari mailari buruzko erabakia.
  9. Eskoriatzako nerabeentzako balio anitzeko zerbitzua (gaztelekua) kudeatzeko kontratua luzatzeko proposamena.
  10. Gai zerrendan gai hau sartzea berrestea: Deba Bailarako Industrialdea S.A.-ko batzar nagusian udal ordezkaria izendatzea.
  11. Gai zerrendan gai hau sartzea berrestea: udal eraikinak garbitzeagatik (abuztuaren 16tik irailaren 15era) Hemen Garbiketak enpresak egindako faktura ordaintzeko agindua.
  12. Koordinazio soziosanitariorako protokoloa onartzea.
  13. Udal honen betebeharrak ordaintzeko aurreikusitako epeak betetzeari buruzko 2015eko bigarren hiruhileko txostena (merkataritza eragiketetan berandutzaren aurka borroka egiteko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 legea aldarazten duen uztailaren 5eko 15/2010 legearen 4. artikulua).
  14. Kaleratzeak Stop Desahucios eta IRPH Stop taldeek eskatuta alkateak aurkeztutako mozioa.
  15. Eskoriatzako Elizateen Elkarteak aurkeztutako mozioa “Aizkorri-Aratz batasunaren garrantzizko lekua (BGL) kontserbazio bereziko eremu (KBE) izendatzeko egungo kudeaketa planari” buruz.
  16. Irabazi Eskoriatza udal taldeak aurkeztutako mozioa errefuxiatuak hartzeko eta horiei laguntzeko aterpe-hirien sarean sar dadin Eskoriatza.
  17. “Eskoriatzako presoen lagunak” taldearen eskariz EH Bildu udal taldeak aurkeztutako mozioa.
  18. Siriako errefuxiatuei buruz EAJ/PNV udal taldeak aurkeztutako mozioa.
  19. Galde-eskeak.