Irakurri, Gozatu, Oparitu egitasmoko lehenengo sariduna

2017 / 05 / 08

Udal liburutegian apirilean martxan jarritako egitasmoa da Irakurri, Gozatu, Oparitu (IGO) eta orduan esan zen moduan apirilaren bukaeran zozketa bat egin da egitasmoan parte-hartu dutenen artean. Apirileko irabazlea EDURNE ARKAUZ izan da eta irabazle den heinean, 30 euroko balioa duen txartela jaso du. Horrez gainera, parte-hartzaile guztiek moduan, liburu bat erosteko %35eko deskontua egingo dion txekea ere jaso du.

Egitasmoa maiatza osoan ere martxan egongo da eta hilabete honen bukaeran beste zozketa bat egingo da parte-hartzaileen artean. Gainera, parte-hartzaile guztiek euskarazko liburu bat erosteko %35eko deskontua duen erosketa-txeke bat jasoko dute.
Egitasmo honen helburuak honako hauek dira:
  • Irakurzaletasuna sustatzea
  • Liburutegiaren erabilera bultzatzea
  • Euskarazko literatura ezagutaraztea
  • Euskal liburugintza indatzea
  • Herritarren kultur kontsumoan euskararen presentzia indartzea.
Egitasmoan parte hartzeko urratsak 3 dira:
  1. Udal bibliotekako mailegu zerbitzua erabilita bertako euskarazko liburu bat aukeratu eta etxera eramango du irakurtzeko.
  2. Irakurri ondoren bibliotekara itzuliko du eta irakurle-fitxa erraz bat beteko du. Ondoren, bibliotekako arduradunak erosketa-txeke bat emango dio.
  3. Parte hartzaileak txeke horrekin %35 merkeago erosiko du norbaiti (edo bere buruari) oparituko dion euskarazko beste liburu bat.
Beraz, egitasmoa martxan egongo da maiatzaren 31ra arte eta liburu erosketa-txekeak liburudendan erabiltzeko epea ekainaren 10 arte zabalik egongo da.
Animatu eta parte har ezazu!!!