Jaiak antolatzeko bigarren bilera

2018 / 03 / 16

Datorren astelehenean, martxoak 19,  arratsaldeko 18:00etan jaiak prestatzeko bigarren bilera  egingo dugu kultur etxean.

Garrantzitsua da eskoriatzarren iritzia ezagutzea jaiak gehienon gustukoak izateko. Ezin bazara etorri, baina ikuskizunen bat proposatzea nahi baduzu edo komentarioaren bat edo iradokizunen bat egin nahi, posta elektronikoz edo whatsappez egin dezakezu.

Posta elektronikoa: kultura@eskoriatza.eus; WhastsAppa: 650 49 51 66

Animatu eta parte hartu!