Jaietako balorazio bilera

2019 / 07 / 10

Uztailaren 1ean eman genien amaiera San Pedro jaiei, eta datorren asteartean, uztailak 16, 18:00etan, jaiak baloratzeko bilera egingo dugu kultur etxean. Bilera irekia izango da, eta edozein herritarrek parte hartu ahal izango du. Udalak herritarren iritziak jaso nahi ditu aurtengo jaiak baloratu eta datozen urteetakoei begira zer hobetu daitekeen jakiteko.

NON: kultur etxean
NOIZ: uztailak 16, asteartea, 18:00etan

Hitzordura bertaratu ezin dutenek kultura@eskoriatza.eus helbidearen bidez edo inkesta txiki hau bitartez ere egin ditzakete iradokizunak.