Jaurlaritzarako agiriak dagoeneko ezin dira Udal Erregistroan aurkeztu

2019 / 06 / 05

Eusko Jaurlaritzako Erregistroan dokumentazioa aurkezteko Udal Erregistro Nagusia erabiltzeko aukera izan dute eskoriatzarrek azkeneko 8 urteotan. Orain, baina, bi erakundeen artean sinatutako lankidetza-hitzarmena iraungi egin da eta ez da aukerarik egongo Eskoriatzako Udal Erregistroan Jaurlaritzarako dokumentazioa aurkezteko.

Aldaketa hau herritarrei jakinarazten zaie,  Jaurlaritzara dokumentazioa bidali eta erregistratuta geratzeko bestelako bideak erabili ditzaten.