Joseba Iñurrategi udal pilotalekua apainduta

2014 / 12 / 17

Abenduaren 13an Joseba Iñurrategi pilotalekuan hitzordua zegoen frontoia apaintzeko. Aurreko asteburuan Eskoriatzako gazteen lanari esker prest zegoen guztia pilotaren inguruan hitzak margotzeko. Giro aparta sortu zen eta erositako pintzelak ez ziren nahikoak izan etorri ziren guztiei banatzeko, 40 lagunetik gora murgildu ziren etxeko arropa zaharrak jantzita paretak apaintzeko. Lan bikana egin zuten guztien artean, txikienak hitzak betetzen eta magoa ikusten zebitzen bitartean, nagusiek perfilatze lana egin zuten.

Eskoriatzako Udalaren  izenean, eskerrik beroena adierazi nahi diogu Hezkuntza Foroari eta bertan parte hartzen duten familia guztiei, eta baita Gaztelekukoei ere, joan zen larunbatean, Joseba Iñurrategi pilotalekua apaintzen lagundu zutelako.

Ekintza honekin udalaren helburua auzolanak sustatzea da, denon artean gure herria txukuntzea, ekintzatan parte-hartzen duenak herriaren parte sentitzen delako, eta egin duen hori zainduko duelako.