Jostailu erakusketa

2016 / 11 / 30

mahai jokoak, argazkia (2)Aurten ere Gabonen atarian, euskarazko produktuen jostailu erakusketa bat antolatu dugu. Erakusketa, azaroaren 30a, abenduaren 1a eta abenduaren 2a izango da.

Eskoriatzako Kultur Etxean, arratsaldeko 5:30etik 7:30era. Bereziki haurrei zuzendutako jostailuak izango dira erakusgai, baina bestelakoak ere egongo dira, adin guztietako jendeari zuzendutakoak.

Jostailu erakusketarekin amaitzeko, ostiralean, abenduaren 2an,arratsaldeko 6etatik aurrera  jolas rally bat antolatu dugu plazan. Rallyan, probatzeko eta jolasteko aukera izango da. Adin guztietako jendeari begira antolatu dugu egitasmo hau. Antolakuntzan, udalaz gain, ludoteka eta gaztelekua ere egongo dira.