Jubilatuen omenaldiko bazkarirako izen ematea

2019 / 09 / 12

Irailaren 29an, igandean, izango da aurten herriko jubilatuei egiten zaien omenaldi-festa,  eta bazkarirako izen ematea zabalik dago jada.

  • Izena emateko egunak: irailak 3, 5, 10, 12, 17, 19 eta 24
  • Ordutegia: 11:00-12:30
  • Lekua: jubilatuen bulegoan
  • Prezioa: 6€

Egitaraua

11:00-12:30 Salda Jubilatuen etxean
12:30 Meza
14:00 Bazkaria, pilotalekuan. Ondoren, dantzaldia eta opari banaketa