Kalitatez bereizi, hondakinak sailkatu

2019ko urtarrilak 28

Azken urteotan, Debagoienean hondakinen gaikako bilketak gorakada nabarmena izan du, inguruko eskualdeen erreferente bilakatu delarik. Emaitzak zoriontzekoak dira, baina, era berean, badago zertan hobetu, azken hilabeteotan hondakinen bilketan inpropio-maila nabarmen igo egin baita, bereizketaren kalitatea kaltetuz organikoaren kasuak bereziki.

Gainera hainbat intzidentzia ere antzeman dira, besteak beste traste zaharrak ateratzeko egutegia ez errespetatzea eta kartoiak lekuz kanpo uztea.

Debagoienak eredu izaten jarrai dezan, ezinbestekoa da joera horiek zuzentzea eta hondakinen kudeaketa era arduratsuan egitea.

Hori horrela,  “Kalitatez bereizi, hondakinak sailkatu” izeneko kanpaina martxan jarri da eta dagoeneko herriko etxe guztietara eskuorria banatu da, frakzio bakoitzean zer bota eta zer ez ondo azaltzen duena eta hondakinen sailkapenari buruzko zalantza ohikoenen berri ematen duena. Ikusi eskuorria.

Galdetegia

Hondakiei buruzko aholkuak irakurri ondoren, haien bilketari buruzko galdetegia bete daiteke eta parte-hartzaile guztiei LANYARD bat oparituko zaie, edukiontzirako txartela edo giltzatakoa jartzeko baliko duena.

Galdetegia on-line bete daiteke, edo bestela etxean jasotako eskuorrian dagoena bete eta udaletxean dagoen kutxan ere bota daiteke.

Traste Zaharren eta Garbigunearen egutegia

Eskoriatzan Traste Zaharrak astero atera ahal izango dira, ostegunetan, 20:00ak eta 22:00ak bitartean. Baina atera aurretik, beharrezkoa izango da 943 71 19 38 telefonora deitu eta bertan adieraztea zer aterako den eta non utziko den. Webgune honetan kontsultatu daiteke zein elementu atera daitezkeen Traste Zaharren puntura eta zeintzuk ez.

Garbigune Ibiltaria, berriz, hamabostean behin etorriko da Eskoriatzara, asteartetean hain zuzen ere. Garbigunearen ordutegia 9:00ak eta 21:00ak bitartekoa izango da eta 2019ko egutegia webgune honetan kontsultatu daiteke.

Sare Sozialak

Kalitatez bereizi kanpaina sare sozialetan jarrai daiteke, Facebook eta Instagram.