Kirol zerbitzuen tasa aldaketa

2014 / 02 / 06

Udalbatzak urtarrilaren 28an izandako osoko bilkuran hasierako onarpena eman zion ekintza administratiboak egiteagatik kobratu beharreko tasak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa bati. Aldaketa horrek Kirol instalazioak eta kirol zerbitzuak erabiltzeari buruzko 9.eranskinean tarifa berriak ezartzen ditu. Proposamena jendaurrean dago orain, nahi duenak aztertu eta egoki iritzitako alegazioak aurkezteko.  Hauek dira xehetasunak:

  • Erreklamazioak aurkezteko azken eguna: 2014ko martxoaren 13a.
  • Erreklamazioak non aurkeztu: Udaletxeko sarrera erregistroan (9:00 – 14:30)