Kiroldegian egindako inkestaren emaitzak

2017 / 04 / 12
2016ko bukaeran, Manuel Muñoz kiroldegiko bezeroen artean inkesta bat egin zen zerbitzuaren inguruko iritzia eta iradokizunak ezagutzeko.
Inkestaren emaitzetan, kiroldegiko bezeroek hainbat arlori buruz daukaten iritzia jasotzen da: harrera, garbitasuna, komunikazioa, instalazioak orokorrean…
Bestalde, jasotako iradokizunak eta Udalak horiei emandako erantzuna ikus daiteke dokumentu horretan, hau da, zer konponbide eman zaion eta zein den iradokizun bakoitzaren egoera.
Udalak eskerrak eman nahi dizkie bai inkesta honetan parte hartu dutenei bai kiroldegiko erabiltzaile guztiei, eta, bidez batez, hurrengo inkestetan parte hartzera gonbidatu nahi ditu, guztiona den kirol zerbitzua hobetzeko erabiltzaileen iritzia oso erabilgarria baita.