Kiroletako diru laguntzak eskatzeko epea zabalik

2019 / 07 / 23

Uztailaren 22an publikatu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean kirol arloan ohiz kanpoko jarduerak antolatzeko diru laguntzen deialdia.

Kirol jarduera horien xede da herrian kirola eta boluntariotza sustatzea. Onuradunek ezingo dute irabazi asmorik izan, eta lagundutako jarduerak interes orokorrekoak izan beharko dira herri mailako kirol arloan.

Diru laguntzak eskatzeko epea IRAILAREN 5ean bukatzen da.

Informazio guztia eta eskaera aurkezteko eranskinak hemen.