Kiroletako diru laguntzen oinarriak jendaurrean

2017 / 06 / 21

Eskoriatzako Udalak 2017. urtean kirol arloan emango dituen diru laguntzen oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira.

Oinarri horiek jendaurrean jarri dira 30 lanegunez,  nahi duenak oinarriak aztertu eta, hala iritziz gero, erreklamazioak jarri eta iradokizunak egin ditzan. Horretarako epea uztailaren 19an bukatuko da.

Iradokizunik edo erreklamaziorik ez balego, oinarriak behin betiko onartutzat geldituko dira bestelako erabakirik hartu beharrik gabe eta diru laguntzak eskatzeko deialdia publikatuko da.

Diru laguntzari buruzko informazioa