LAN ESKAINTZA: Administrari lanpostua

2019ko uztailak 30

Eskoriatzako Udalak 2019ko ekitaldiko lan eskaintza publikoari dagokion Administrari lanpostu bat Oposizio-Lehiaketa libre bidez betetzeko deialdia egin du.

Lanpostuaren funtzioak honako hauek dira:

  • Herritarrei harrera egin eta informazioa eman, herritarren informazio eta argibide eskaerei erantzunez, Udalean aurkeztu beharreko eskaerak betetzeko beharrezko laguntza emanez eta udal zerbitzu telematikoak erabiltzeko beharrezko informazioa eta laguntza emanez.
  • Erregistro gaietarako laguntza bulegoari lotutako lanak egitea.
  • Udal errolda kudeatzea (eguneratzea, zerrendak egitea, INErekin harremanak, ziurtagiriak egitea, bajak ofizioz izapidetzea, komunikazioak…).
  • Iragarki oholean jarritako ediktuak eguneratzea, ofizioak idaztea, jendaurrean jartzeko eginbideak egitea eta organo eskudunei bidaltzea.
  • Langileen ordutegiak kudeatzea.
  • Trafiko isunak kobratzea.
  • Idazkaritzako lanetan laguntzea: deialdiak egitea, jakinarazpenak, akta eta dekretu liburuak osatzea eta beharrezko beste lan batzuk.
  • Galdutako gauzen kontrola eramatea.
  • Alkatearekin hitz egin nahi dutenei hitzorduak jartzea eta zinegotziekin egon nahi dutenen izenak hartzea.
  • Bere kategoria barruan eskatzen zaion beste edozein zeregin egitea, betiere, aldez aurretik horretarako trebakuntza eman bazaio.

Lanpostuaren bestelako xehetasunak, honako hauek:

  • Lanpostuaren izena: Informazioa eman eta herritarrei harrera egiteko administraria.
  • Taldea: C; Azpitaldea C1; Eskala: Administrazio orokorra; Azpieskola: Administraria
  • Lanpostu-mailako osagarria: 17
  • Titulua: Batxilerra, 2. mailako Lanbide Heziketa edo baliokidea
  • Hizkuntza eskakizuna: 3. a (DD 2001/02/22)

Eskaerak aurkeztea:

  • Azkeneko eguna: Deialdia Estatuko Boletinean publikatu behar da eta han publikatzen den eguneren biharamunetik aurrera, 20 egun balioduneko epea egongo da eskaera aurkezteko.
  • Lekua: Eskoriatzako Udalaren Arreta Zerbitzua (abuztuko ordutegia 10:00 – 13:00)
  • Eskaera-orria: Deskargatu (PDF)
  • Eskaerak on-line: Hemen (Beharrezkoa da Ziurtagiri Digitala izatea: Izenpe, NAN elektronikoa, B@kq…)
  • Aurkeztu beharreko dokumentazioa, egiaztagiriak eta bestelakoa, oinarrietan kontsultatu (laugarren klausula)

DEIALDIAREN OINARRIAK OSORIK (PDF)
DEIALDIAREN OINARRIAK OSORIK (Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean – PDF)

Webgune honetan lan eskaintza honen prozesua jarraitzeko eremua hemen