Landa guneko udal bideak arautzeko ordenantza jendaurrean

2013ko irailak 10

2013ko uztailaren 22an egindako osoko bilkuran Eskoriatzako Udalak landa guneko udal bideak arautzeko ordenantzari hasierako onarpena eman zion eta ordenantza jendaurrean dago, nahi duenak egoki iritzitako alegazioak aurkezteko.

Ordenantza webgune honetan kontsultatu daiteke eta baita udal hirigintza zerbitzuan ere. Nahi duenak aztertu ahal izango du eta erreklamazioak edo iradokizunak egiteko aukera izango du, 2013ko irailaren 17a baino lehen. Aztertzeko edo erreklamazioak aurkezteko hemen udal ordutegia:

  •     Astelehenetik ostiralera: 10:00etatik 13:30etara