Landa gunetan ur hornidura sistema kolektiboentzako diru laguntzen behin behineko onarpena.

2016 / 03 / 04

Otsailaren 23an, martitzenean, egindako osoko bilkuran behin-behinekoz onartu ziren landa gunetan udalez kanpoko ur hornidura sistema kolektiboentzako diru laguntzak emateko oinarriak.

Aste honetan, asteazkenean, martxoak 2, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean,  oinarri horien onarpenaren iragarkia argitaratu da, eta ostegunetik  hasita 30 lanegunez egongo dira jendaurrean nahi duenak alegazioak aurkeztu edo erreklamazioak jar ditzan, hau da, apirilaren 11a arte.

Erreklamaziorik balego Udalbatzarrak erabakiko ditu, eta, ez balego, oinarriak behin betiko onartuta geldituko dira. Behin betiko onartuta, eskaerak edozein momentutan egin ahal izango dira, beti  abenduaren 31 baino lehen.

Informazio gehiago