Landa gunetan ur hornidura sistementzako diru laguntzak

2017 / 03 / 24

Landa gunetan udalez kanpoko ur hornidura sistementzako diru laguntzak emateko oinarriak  jendaurrean egoteko epean alegaziorik aurkeztu ez denez,  behin betikotzat jotzen dira

Diru laguntzen helburu diren konpontze edo mantentze lanak hornidura kolektiboko sistemetakoak (sare orokorra) izango dira. Salbuespen gisa, sistema indibidualetan egindako konpontze edo mantentze lanak diruz lagundu ahal izango dira, betiere, udal zerbitzu teknikoek aurrez egindako txostenean egiaztatzen baldin bada sare orokorrerako loturarik ezin dela egin arrazoi teknikoengatik edo aurrekontu handia eskatzen zuelako.

Oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira gaur, martxoaren 23ean eta eskaerak aurkezteko epea 2017ko abenduaren 31n bukatuko da.

GAOko iragarkia

Informazio gehiago