Landa gunetan ur hornidura sistementzako diru laguntzak

2019 / 02 / 27

Landa gunetan udalez kanpoko ur hornidura sistementzako diru laguntzak emateko oinarriak  jendaurrean egoteko epean alegaziorik aurkeztu ez denez,  behin betikotzat jo dira.

Diru laguntzen helburu diren konpontze edo mantentze lanak hornidura kolektiboko sistemetakoak (sare orokorra) izango dira. Salbuespen gisa, sistema indibidualetan egindako konpontze edo mantentze lanak diruz lagundu ahal izango dira, betiere, udal zerbitzu teknikoek aurrez egindako txostenean egiaztatzen baldin bada sare orokorrerako loturarik ezin dela egin arrazoi teknikoengatik edo aurrekontu handia eskatzen zuelako.

Oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuta daude eta eskaerak aurkezteko epea 2019ko abenduaren 31n bukatuko da.

Informazio gehiago

Boletineko iragarkia (GAO – 2019/02/14)