Landagunean argiteria sistemak jartzeko diru laguntzak

2017 / 03 / 24

Landa guneetako bizi kalitatea hobetzeko martxan programaren barruan, gune nagusitik isolatuta dauden eraikinen kanpoaldean argiak jartzeko diru laguntza oinarriak jendaurrean egoteko epea bukatuta, alegaziorik egon ez denez, oinarriak behin betiko onartuta gelditu dira eta laguntzak eskatzeko deialdia publikatu da. Hona hemen laguntza horri buruzko xehetasun batzuk:

  • Laguntzagaia: Udalak isolatutako eraikinen fatxadan edo horien inguruan argi puntu bat jartzeko obrak egin eta finantzatuko ditu. Baina argi puntu horien argi-elikatzea, auzotar bakoitzak bere kaburz egin beharko duenez, argi puntu horiek kontsumitutako energia finantzatzen laguntzeko diru laguntzak emango dira.
  • Eskatzeko azkeneko eguna: 2017/10/31
  • Aurkeztu beharrekoak:
    • Eskaera orria
    • Bankuaren ziurtagiria kontu korronte baten jabe dela egiaztatzeko.
    • Helburu bererako jasotako edo eskatutako diru laguntzei buruzko aitorpen sinatua.
    • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
    • Argi puntua pizteko sistemak funtzionatzen duela eta 5. artikuluan ezarritako baldintza guztiak betetzen dituela egiaztatzea. Egiaztapena Udalak egingo du ofizioz.
  • Laguntza kopurua: 30 € urteko eta argi puntuko.
  • GAOko iragarkia
  • Informazio gehiago