Larunbat honetan Atxorrotx gazteluaren jaia izango da.

2018 / 09 / 12

Atxorrotx Kultura Elkartearen Errekan Gora jaialdiaren barruan antolatutako azken emanaldia izango da zapatukoa. Atxorrotxeko gazteluaren festa egiten den hirugarren aldia izango da, eta aurten egitarau sendoa osatu dute antolatzaileek.

  • 09:30 Txistulariekin kalejira.
  • 10:30 Igoera ofiziala Eskoriatzako eta Leintz Gatzagako herrietako plazetatik.
  • 12:00 Harrera eta bisita gidatua.
  • 12:30 Ekitaldi nagusia.
  • 12:45 Dantzariak.
  • 13:15 Lore Kolore pailazoaren ikuskizuna.
  • 14:30 The Potes taldearen kontzertua.
  • 16:30 Zopilotes Txirriaus taldearen kontzertua.
  • 20:00 DJ DZ (Esne Beltza) Inkernu kanpoan.

Egubakoitzean, bestalde, gazteluaren festako kamisetak salduko dituzte plazan, 19:00etatik aurrera, eta zapatuan ere izango dira salgai Atxorrotxen.