Larunbatean autobus geltokien aldaketa

2019 / 07 / 11

Larunbatean, uztailaren 13an, Gatzagako igoera egingo da eta horrek Eskoriatzako autobus zerbitzuan aldaketaren bat eragingo du, Pesak jakitera eman duenez.

Hain zuzen ere, hauek izango dira aldaketak:

  • Aingeru Guardako geltokia 13:00ak eta 20:00ak bitartean ez da erabiliko DG10 eta DG21E lineatan.
  • DG21E lineak Eduardo Gorosarri eta Marisa bitartean ez du geltokirik izango 13:00etatik 20:00etara.

Hona hemen Gatzagako Igoerari buruzko informazioa.