Larunbatean etorriko da Korrika Eskoriatzara

2017 / 04 / 04

Pasa den ostegunean eman zion hasierako Korrikak 2017. urteko ekitaldiari eta apirilaren 8an iritsiko da Eskoriatzara, eguerdiko 14:00ak inguru.

Herriko eragile eta talde desberdinetako ordezkariek egitarau oparoa antolatu dute elkarlanean eta guztiei eskerrak eman behar zaizkie egindako lanagatik. Hemen egitarau horren zertzeladak:

Larunbatean 11:30ean hasiko gara motorrak berotzen Postaka GizaKatearekin, “Intxaurtxuetatik Aranburuzabalaraino euskara eskutik eskura” lemapean erronka interesgarri bat lortzeko helburuarekin. Herritar guztiei dei egiten zaie bertan parte-hartzea.

Korrikako antolatzaileen arauak

Korrika ekitaldi jendetsua eta koloretsua izan ohi da eta aurten ere halaxe izaten ari da. Hori horrela izan dadin, antolatzaileek bidali dizkiguten arauak publikatzen ditugu webgune honeta eta herritar guztioi dei egiten dizuegu honako hauek errespetatzera:

  • 20.KORRIKA euskararen aldeko ekitaldia da. Ez gehiago eta ez gutxiago.
  • KORRIKA batzordean parte hartuko duten guztiek, iritzi aniztasuna aintzat hartuz eta elkarrenganako begirunea zainduz, elkarlana bultzatuko dute.
  • KORRIKAk munduan zehar zabaldu nahi duen mezua barreiatzen laguntzea izango da egin daitekeen ekimen ororen helburua.
  • Lasterketa egunean, antolatzaileen oharrak zaindu eta lasterketak berak izango duen antolaketa errespetatuko dute parte hartzaileek:

 Ekitaldiaren goiburua jasotzen duen KORRIKA pankarta eramango da lekuko-eramailearen atzealdean.
 Lekuko-eramaile guztiei behar den begirunea erakutsiko zaie.
 KORRIKAren petoa antolatzaileek banatuko dutena izango da.
 Ibilbidean zehar oihukatuko diren leloak lasterketa hasieran eta amaieran joango diren antolatzaileon furgoneten megafoniatik zabalduko direnak izango dira.

Animatu eta parte-hartu!!!