Leiho eta balkoietako loreen IX. lehiaketak baditu irabazleak

2016 / 06 / 28

Gaur San Pedro bezperan eta txupinazoa bota ondoren, Leiho eta Balkoietako loreen sariak entregatu dira.

sariak

Irabazle nagusia balkoi hau izan da:

  • Santa Ana auzoa, 7 – 1. ezkerra eta saria Marisol Etxabek jaso du.

Irabazleaz gainera beste bi accesit entregatu dira, honako hauentzako:

  • Dorleta auzoa, 18 – 4. ezkerra, Begoña Erañarena.
  • Aranburuzabala kalea, 48 – 1. ezkerra, Belen Orellanarena.

Kultur zinegotzia den Puri Regidorrek adierazi du Leiho eta Balkoietako lehiaketara aurkeztu direnen artean maila ona egon dela eta parte-hartzaile guztiei eskertu die herria apaintzeko egiten duten lana.