Luzatu da literatura solasaldietan parte hartzeko epea.

2015 / 01 / 22

Eskoriatzako liburutegiak solasaldi programa bat jarri du martxan. Solasaldiak euskaraz zein gaztelaniaz izango dira, otsailean hasiko dira.3mariak

Luzatu da solasaldietan parte hartzeko epea, beraz, literatura gustuko baduzu eta zure zaletasun bera dutenekin elkartu gura, ez galdu Eskoriatzako liburutegian hilean behin egingo diren solasaldiak.
Euskarazko solasaldietan parte hartzeko liburutegian bertan  izena eman behar da otsailaren 20a baino lehen.

Lehenengo saioa otsailaren 24an izango da, eta Arantxa Urretabizkaiaren 3 Mariak liburua aztertuko da.
Hurrengoak martxoan eta apirilean izango dira:
2. saioa: martxoak 31
Jon Arretxe: Tangerko ametsak, Erein
3. saioa: apirilak 28
Lurdes Oñederra: Intemperies, Erein

Euskarazko solasaldiak Pako Aristi idazleak gidatuko ditu.

Gaztelaniaz, berriz, solasaldien gidaria Rubén Angel Arias Rueda izango da eta lehenengo saioa otsailaren 10ean izango da, bertan, Mario Vargas Llosaren La ciudad y los perrosaztertuko da.
Hurrengoak martxoan eta apirilean izango dira.
2. saioa martxoaren 24an.
Juan Marsé: Un día volveré.
3. saioa apirilaren 21ean
Philip Roth: Sale el espectro
. Solasaldietan ez da ahots gorako irakurketarik egingo.

Solasaldien ezaugarriak:
. Ez da beharrezkoa izango eztabaidetan parte hartzea.
. Liburua erosi beharrik ez da izango.
. Saioak doan izango dira.
. Liburua osorik irakurri gabe izanda ere, solasaldian parte hartu ahal izango da.

Parte hartu nahi dutenek liburutegian izena eman dezakete otsailaren 20a  baino lehen, liburutegira bertara joanda, posta elektronikoz edo telefonoz:

·biblioteka@eskoriatza.net
·943 713135

Literaturak egiten duena pospolo maskal batek gauaren erdian soro batean egiten duena bezalakoa da. Pospoloak ez du ia argirik egiten, baina, bere inguruan zenbaterainoko iluntasuna dagoen ikusten uzten digu“. William Faulkner