Maiatzean ez ohiko eta ohiko plenoa egongo da

2014ko maiatzak 26

Ez ohiko plenoa

  • Eguna: Maiatzak 27 (asteartea)
  • Ordua: 17:30
  • Lekua: Udaletxeko bilkura aretoa
  • Gaia: Eskolako Agenda21: Biodibertsitatea – 2013/2014 ikaturterako proposamenak.

Ohiko plenoa

  • Eguna: Maiatzak 27 (asteartea)
  • Ordua: 18:30
  • Lekua: Udaletxeko bilkura aretoa
  • Gaiak:
      1. Aurreko bilkuretako aktak onartzea
      2. Alkatearen adierazpenak.
      3. Deialdiko gai zerrendan hainbat gai sartzea berrestea.
      4. Herriko jai eguna 2015erako.
      5. Lankidetza hitzarmena Gipuzkoako Foru Aldundiarekin mendekotasuna duten pertsonentzako etxez etxeko laguntza zerbitzua finantzatzeko.
      6. Gizarte zerbitzuetan diharduten elkarteentzako 2014rako diru laguntzak arautzen dituzten oinarriak onartzea.
      7. Garapen bidean dauden herrialdeekiko 2014ko lankidetza programa eta diru laguntzak emateko oinarriak onartzea.
      8. Udal lokala prekarioan lagatzea Olazar jubilatuen elkarteari.
      9. Kirol arloan ohiz kanpoko jarduerak antolatzeko 2014. urtean emango diren diru laguntzak arautzen dituzten oinarriak.
      10. Lankidetza hitzarmena sinatzea Eskoriatzako Kirol Elkartearekin.
      11. Kalte-ordainak erreklamatzea Goiena Sports S.L.-ri.
      12. Kirol zerbitzuak emateko kontratua lehiaketara ateratzeko erabakia deusez deklaratzeko Goinea Sportek egindako eskaera.
      13. Ludolan S.L.-k aurkeztutako erreklamazioak Eskoriatzako haurrei zuzendutako balio anitzeko zerbitzuak (HBAZ eta Udaleku Irekiak) kudeatzeko kontratuaren esleipen erabakia deusezteko eskatzeko.
      14. Euskara ikastaroetarako matrikulentzako diru laguntzak arautzen dituzten oinarriak onartzeko proposamena.
      15. Aitortutako obligazioei baja ematea.
      16. Onartutako eskubideei baja ematekoa.
      17. Gaztañadui kaleko 29. zenbakian dagoen udal lokalaren alokairua: lehiaketa eman gabetzat jotzea.
      18. Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak burutzeagatik ordaindu beharreko tasa (Mankomunitateko zerbitzuak: hiri hondakin solidoak jaso, garraiatu eta birrintzeagatiko tasa) arautzen duen ordenantzaren hasierako onarpenari aurkeztutako alegazioei buruzko erabakia.
      19. Visesak egindako eskaera lagapen modalitate berria gaineratzeko Santa Mariñen sustatutako zenbait etxebizitzetan.
      20. Eskoriatzako kaleak garbitzeko zerbitzua (derrigorrezko zerbitzuak eta aukerako zerbitzuak) kontratatzeko espedientea hastea. Kontratu horren helburua da ere enplegua susatzeko langabetuen edo bazterkerian erortzeko arriskuan daudenen artean, hori guztiori, lan baldintza duinak eta gizon eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzea bermatuko duten metodo eta praktiken bitartez. Baldintza agiriak onartzea eta lehiaketarako deialdia egitea.
      21. Ezker Anitza- Izquierda Unidaren eskariz aurkeztutako mozioa Garoñako zentran nuklearra behin betiko ixteari buruz.
      22. Aitor Urrutia Oianguren zinegotzi jaunak karguari uko egin izanaren berri jasotzea.
      23. Galde-eskaerak.