Maider Zabalegiren kontzertua plazan izango da

2019 / 05 / 04

Degagoieneko Mankomunateak antolatuta ari da egiten Puntaik Punta jaialdia Eskoriatzan, eta biharko, iganderako, besteak beste, Maider Zabalegiren kontzertua dago antolatuta.

Kontzertua Atxorrotxen egitea zegoen aurreikusita, baina, eguraldi iragarpenen  arabera  bihar tenperatura baxuak izango ditugu. Gauzak horrela,  Maider Zabalegiren kontzertua Atxorrotxen izan ordez, herriko plazan izango da  eguerdiko 13.00etan.