Martxoko ohiko plenoa

2015 / 03 / 17
  • Eguna: Martxoaren 24a, asteartea
  • Ordua: 18:30
  • Lekua: Udaletxeko pleno aretoa

Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:

  1. Aurreko bilkuretako aktak onartzea.
  2. Alkatearen adierazpenak.
  3. Deialdiko gai zerrendan hainbat gai sartzea berrestea.
  4. Debagoiena Mankomunitateko estatutuak onartzea.
  5. Eskoriatzako udal kirol zerbitzuko araudia hasiera batean onartzea.
  6. Landuk jarritako abala itzultzea.
  7. Hemen Garbiketak jaulkitako faktura (otsailak 16-martxoak 15) ordintzeko agindua.
  8. Landuk jaulkitako faktura (otsaila) ordaintzeko agindua.
  9. Cespak jaulkitako faktura (otsaila) ordaintzeko agindua.
  10. Dorletako 11. zenbakiko etxejabeek egindako hobari eskaera.
  11. Onartutako eskubideei baja ematea.
  12. 2015ean aldi baterako langileak kontratatzeko edo bitarteko funtzionario izendatzeko irizpideak.
  13. “Axtroki” izeneko tokiko moneta ezartzeko Eskoriatzako merkatariekin sinatu beharreko lankidetza hitzarmenaren eredua onartzea.
  14. Zubiateko Labean zerbitzuak (bisita gidatuak eta tailerrak) emateagatiko tasa onartzea.
  15. Jarritako abala itzultzeko Sukia S.L. enpresak egindako eskaera (Eskoriatzako bidegorriko pasabidea egiteko obrak).
  16. “San Pedro auzoa (10 zenbakitik 16-17 zenbakietara arte) berrurbanizatzeko proiektuan” aurreikusitako obrak kontratatzeko espedientea hastea: baldintza administratiboen agiria onartzea eta lehiaketa.
  17. Promociones Eskoriatza S.A. enpresak egindako eskaera Intxaurtxuetako 32, 33 eta 34. zenbakietako 4 lokaletan egokituko diren etxebizitzak esleitzeko prozedurari buruz.
  18. Hilerriko udal jabetzako partzela bat Azkarate-oOinaga neba-arreben jabetzakoarengatik trukatzea.
  19. Adierazpena, martxoaren 21a arrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako nazioarteko eguna dela-eta.
  20. Galde-eskeak.