Martxoko oporraldietarako begiraleak behar dira

2018 / 03 / 06

Txirikila elkarteak eta Eskoriatzako udalak, martxoaren 26an, 27an eta 28an haurrei zuzendutako ekintzak aurrera eramateko begirale poltsa bat osatu nahi dugu. Hiru egun horietan zehar begirale izatea nahi dutenek kurrikuluma ondoko emailera bidali edo Tortolis ludotekara eraman ahal dute.

Emaila: txirikila@gmail.com

Tortolis ludoteka: astelehenetik ostiralera: 16:30-19:00

Epea: martxoaren 6tik martxoaren 13ra bitarte jasoko dira kurrikulumak.

Haurrekin ekintzak: goizeko 10:00tik 13:00ak arte izango dira. Aurrez prestaketarako beste ordu bat beharko da.

Hona hemen kontuan hartuko diren irizpideak:

Ezinbestekoa izango da euskaraz ondo hitz egiten jakitea.

Puntuazioa:
1.- Begirale titulua: 5 puntu
2.- EGA titulua: 1 puntu
3.- Aisialdiarekin zerikusia duen ikastaro bakoitzeko: 1 puntu
4.- Magisteritza, psikologia, pedagogia ikasten: 1 puntu
5.- Magisteritza, psikologia, pedagogia ikasita: 3 puntu
6.- Lehen sorospenerako titulua: 2 puntu
7.- Udaleku irekietan begirale, Eskoriatzan urte bakoitzeko: 3 puntu
8.- Beste herri batetako udaleku irekietan begirale: 1 puntu
9.- Udaleku itxietan begirale: 1 puntu
10.- Txirikila aisialdi elkartea bolondres: 2 puntu