Mazmela elizateko auzoalkatearen izendapena

2017 / 01 / 26

Apirilaren 18ko 781/86 Errege Dekretuan araututakoaren babesean, elizate bakoitzerako auzoalkatea izandatu ohi du alkateak, herri-gunetik aldendutako guneetako ordezkari pertsonal gisa. 2015eko irailaren 22an egindako ohiko osoko bilkuran hartu zuten auzoalkate kargua legegintzaldi berriko auzoalkateek, baina Mazmela elizatean aldaketa egin berri da.

Hori horrela, urtarrilaren 24an egindako ohiko osoko bilkuran Alkateak udalbatzarrari jakinarazi zion aurrerantzean Mazmelako auzoalkatea IÑAKI ZURUTUZA VILLAR izango dela. Udalbatzarkideak jakinaren gainean gelditu ziren eta albiste honekin herritarrei ere jakinarazten zaie izendapena.