MERKATARI: herriko merkataritza eskura

2018 / 11 / 27

Gaurtik aurrera MERKATARI aplikazioa Eskoriatzako herritar guztiei zabalik dago. Aplikazioaren helburua, merkatarien eta bezeroen arteko komunikazioa hobetzea da. Promozioak, herriko eskaintza, komertzioekin komunikazio zuzena eta eskaerak egiteko aukera ematen duen aplikazioa.

36 komertzio

36 komertzio daude aplikazioan, hain zuzen ere honako hauek: 2Kain, Aitzorrotz karrozeria, Akeita taberna, Aloña frutategia, Altuna anaiak, Apaindu ileapaindegia, Autos Ribeloaga, Coviran, Dorleta liburudenda, English Corner, Azkoaga estankoa, Gahir, Gorosarri landetxea, Hotela taberna, In-lingua, Ixkur ileapaindegia, Josebe frutadenda gourmet, Kimu ileapaindegia, King ileapaindegia, Kuttuna, Lagunak, Lavanderia Txukun, Consumer, Martin frutadenda, Maulanda jatetxea, Namaste, Oreka, Pagalday harategia, Pub O’Dogherty, Urrestilla taberna.

Aplikazioa GOOGLEPLAYn deskargatzeko 

Aplikazioa IOS-en deskargatzeko

Eskoriatzar guztiok gonbidatzen zaituztegu aplikazioa erabiltzera, txikikazko merkataritzaren aldeko keinu bezala.