Merkataritza eta ostalaritzako diru laguntzak eska daitezke

2019ko apirilak 01

Eskoriatzako Udalak urtero merkataritza eta ostalaritza sustapenerako diru laguntzak ematen ditu eta 2019. urte honetan bi laguntza mota publikatu dira:

  • Establezimendu berriak irekitzeko diru laguntza
  • Errotuluak jarri eta irudi korporatiboa hobetzeko diru laguntzak

Establezimendu berriak

Dagoeneko zabalik dago hutsik dauden lokalak balioan jarriz merkataritza edo zerbitzu arloko establezimendu berriak irekitzeko diru laguntzak eskatzeko epea, eta abenduaren 31ra arte egongo da eskatzeko aukera.Bi diru laguntza mota emango dira eta, betiere, oinarrietan aipatzen diren baldintzak bete beharko dira horiek jaso ahal izateko.

– Alokatutako lokala:

1. urtean – alokairu-kostuaren % 30 emango du Udalak, eta gehienez ere, 200 € hileko.
2. urtean – alokairu-kostuaren % 20 emango du Udalak, eta gehienez ere, 100 € hileko.

– Erositako lokala: 

Katastro-balioaren % 4a, eta gehienez, 2.000 €

Oinarriak webgune honetan kontsultatu daitezke.

Errotuluak eta irudi korporatiboa

Merkataritza eta ostalaritza zerbitzuak dinamizatzeko eta hobetzeko helburuarekin ematen dira laguntza hauek eta oinarriak behin betiko onartuta daudenez, eskaerak egiteko epea zabalik dago eta 2019ko abenduaren 2ra arte eska daitezke.

Oinarriak webgune honetan kontsultatu daitezke. 

Informazio gehiago