Merkataritza eta ostalaritzako diru laguntzak publikatu dira

2018 / 03 / 14

Eskoriatzako Udalak urtero merkataritza eta ostalaritza sustapenerako diru laguntzak ematen ditu eta 2018. urte honetan bi laguntza mota publikatu dira:

  • Establezimendu berriak irekitzeko diru laguntza
  • Errotuluak jarri eta irudi korporatiboa hobetzeko diru laguntzak

Establezimendu berriak – Araudia jendaurrean

Diru laguntza hauek arautzeko araudia jendaurrean dago, iazko deialdiari aldaketa batzuk egin zaizkiolako. Aldaketak honako hauek izan dira:

  • Lehenengo aldaketa: 4. artikulua:
    • Honako hau dioen lekuan:
      a) Alokatutako lokalak zein bertan egingo den jarduerak indarrean dagoen legedia bete beharko dute eta mar txan jartzeko beharrezko diren tramiteak eginda izan beharko dituzte Udalean (udal lizentzia lortzea edo aurretiazko jakinarazpena eginda izatea).
    • Honako hau esatea:
      a) Alokatutako lokalak zein bertan egingo den jarduerak indarrean dagoen legedia bete beharko dute eta mar txan jartzeko beharrezko diren tramiteak eginda izan beharko dituzte Udalean (udal lizentzia lortzea edo aurretiazko jakinarazpena eginda izatea). Katastroan ere eguneratuta egon beharko da lokalaren erabilera, hau da, lokal komertziala izan behar da.
  • Bigarren aldaketa: 5. artikulua:
    • Honako hau dioen lekuan:
      Lokala erosteko: Katastro-balioaren % 2a, eta gehienez, 2.000 €.
    • Honako hau esatea:
      Lokala erosteko: Katastro-balioaren % 4a, eta gehienez, 2.000 €.

Oinarri hauek jendaurrean daude, nahi duenak aztertu eta apirilaren 26a baino lehen erreklamazioak aurkez ditzan. Informazio guztia webgune honetan ikus daiteke: hemen.

Errotuluak eta irudi korporatiboa – Eskatzeko epea zabalik

Merkataritza eta ostalaritza zerbitzuak dinamizatzeko eta hobetzeko helburuarekin ematen dira laguntza hauek eta oinarriak behin betiko onartuta daudenez, eskaerak egiteko epea zabalik dago eta eskaerak 2018ko abenduaren 3 arte eska daitezke.

Oinarri hauei buruko informazio guztia webgune honetan ikus daiteke: hemen.