Merkataritzarako diru laguntza berria

2017 / 03 / 02

2016. urtean Eskoriatzako Udalak Merkataritza Indarberritzeko Plan Berezia (PERCO) egin zuen, herrian merkataritza eta kontsumoa indarberritzeko jarduera lerroak markatzeko helburuarekin. Testuinguru horretan Percok jasotzen du etxabe hutsak merkataritza jarduerarako berreskuratzea eta horretarako establezimendu berriak ireki nahi dituztenentzako laguntza programa bat martxan jartzea.

Hori horrela, udalbatzarrak 2017ko otsailaren 21ean egindako bilkuran “Hutsik dauden lokalak balioan jarriz merkataritza edo zerbitzu arloko establezimendu berriak irekitzeko diru laguntzak arautzeko oinarriei”  hasierako onarpena eman zien. Oinarri horiek orain jendaurrean daude 30 lanegunez eta nahi duenak aztertu eta, hala iritziz gero, erreklamazioak jarri eta iradokizunak egin ahal izateko. Horretarako azkeneko eguna apirilaren 12a izango da.

Araudi berriari buruzko informazio guztia webgune honetan kontsultatu daiteke.